jueves, 18 de octubre de 2007

TOP ZERRENDA

http://www.wikipedia.org/
Online dagoen entziklopediarik handiena da eta kazetari baten lana asko erraztu dezake. Zerbaiti buruz informazio bilatzeko edo ulertzen ez den hitz baten esanahia bilatzeko balio dezake. Web orrialde honek gaien araberako sailkapena egiten du eta informazioa hizkuntza anitzetan bila daiteke.
Informazioa biltzeaz gain, wikipediak dituen beste arlo batzuetarako sarrera zuzena eskaintzen du web orrialdeak, wikinoticias, wikilibros…

http://www.efe.es/
Europako 4. informazio agentzia nagusia da eta estatuko berriak zein nazioarteko gertakariak plazaratzen ditu. Hizkuntza ezberdinetan dago informazio osoa. Testuak, bideoak, audioa, multimedia eta erreportajeak ikusteko aukera ematen du.
Agentzia honen lehen orrialdeko “relaciones internacionales” atala sakatuta EFEk kontaktua duen hainbat web orrialdetara zuzenean sartzeko aukera ematen du: http://www.dpa.com/ (informazio agentzia alemaniarra), http://www.ap.org/ (Associated Press), http://www.freemedia.at/ (International Press Institute) besteak beste.

http://www.google.com/
Interneten barruan gaur egun dagoen bilatzailerik handiena eta batzuen ustez erabiliena ere bada. Berriemaile batentzat erabilgarria, edozer bilatu nahi dela ere. Xehetasunak nahi badira, badu bilaketa aurreratua egiteko aukera ere. Googlek bere hainbat sailetara sartzeko aukera ere ematen du. Esate baterako earth.google.es . Aipatzekoa da, bilaketa egin eta gero, gaiarekin erlazionatutako zenbait lotura orrialdearen behe aldean azaltzen direla, eta klikatuz gero aukera dagoela beste orrialde horietara zuzenean sartzeko.

http://www.elebila.eu/
Aste honetan inauguratu den euskarazko online bilatzaile berria da. gai ezberdinen inguruko informazio euskaraz zein beste hizkuntzatan bilatzen du.
Web orrialde honek http://www.xuxen.net/ eta http://www.opentrad.org/ orrialdeetan murgiltzeko aukera eskaintzen du. Xuxen, ortografia zuzentzailea dela esan daiteke eta Opentrad berriz, itzultzailea. Testua idatzi, nondik nora itzuli nahi den esan eta kito.

http://www.euskaltzaindia.net/
Euskaltzaindiaren web orrialdea da. eskaintzen dituen aukerak nahiko aberatsak dira eta kazetari euskaldun batentzat erabilgarria izan daiteke. Bertan agertzen dira euskara batuaren arau denak eta dudaren bat duenarentzat Jagonet zerbitzua ere martxan dago. Jagonetek Euskaltzaindiarekin zuzenean (e-mail bidez) kontaktuan jartzea ahalbidetzen du.
Web gune honen atal bat estekak dira eta hor hainbat lotura agertzen dira. Besteak beste http://www.rae.es/ (Real Academia Espainola), http://www.academie-francaise.fr/ (akademia frantsesaren orria) . unibertsitateetako web orrietara ere badu sarrera web gune honek adibidez, http://www.ehu.es/ edo http://www.deusto.es/

www.youtube.com
Bideoak ikusgai diren web orria da ondorengoa. Edozein bideo mota aurki daiteke eta asko broma erakoak badira ere, kazetari bati interesgarri gerta dakioken hainbat dokumentu daude. Mundu guztiko jendeak bertan eseki dituen emanaldi txikiak dira eta zenbait gertakariren berri gehiago jakiteko ezin hobea da, egindako lana ilustratzeko balio baitezake. Kontuan izan behar da ordea, ikus entzunezko medioetan erabili daitekeela batik bat, medio idatzietan ez baitu lekurik. Hala ere, gaur egun medio idatzi guztiek dute beraien web orrialdea eta idatziaren osagarri izan daitezke Youtubetik jaitsitako bideoak.